Kepa Junkera: "Trikitiaren urrezko belaunaldia Urola bailaran sortua da"
2015-10-08 22:57
Kepa Junkerak sorginekin eta herriko lau musikarirekin eskainiko du kontzertua gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Tuba Jaialdiaren barruan antolatu dute. Berezia izango da berarentzat Azpeitian jotzea, trikitiak "indarra eta kalitatea" duen leku batean. "Azpeitian lan hau aurkezteak bereziki egiten dit ilusioa, trikitixaren sehaska delako bailara hau. Trikitixari indarra eta nortasuna eman diote Azkoitiko, Azpeitiko, Urrestillako eta Zestoako musikariek: Sakabik, Iturbidek, Epeldek, Lajak, Landakandak, Auntxak edo Zendoiak, utzi berri gaituen gizonak. Garrantzitsuak izan dira niretzat, eta omenalditxoa egin nahi izan diet". Gaur kontzertua, Azpeitian, gaueko 10etan.
Txioak (21)
-
Urola Kostako Hitza @ukHitzaKepa Junkera: "Trikitiaren urrezko belaunaldia bailara honetan sortua da". Bihar Azpeitian. urolakosta.hitza.eus/2015/10/08/kep… pic.twitter.com/7mYHfsKgfk
-
Urola Kostako Hitza @ukHitzaJunkera: "Trikitixari indarra eta nortasuna eman diote Azkoitiko, Azpeitiko, Urrestillako eta Zestoako musikariek" urolakosta.hitza.eus/2015/10/08/kep…
-
Sustatu Albisteak @SustatuKepa Junkera: "Trikitiaren urrezko belaunaldia Urola bailaran s... via @ukHitza | urolakosta.hitza.eus/2015/10/08/kep… | sustatu.eus/1444334248273
Erantzunak kargatzen...