Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal GIFak batzuk baditugu, baina gehiago behar ditugu

Sustatu
2015-10-05 15:57

Irudi animatu laburrak (GIF formatuan), animo-egoera jakin bat ironia puntu batekin deskribatzen dutenak, oso ondo moldatzen dira Interneteko komunikaziora. Eta euskaldunok ere erabiltzen ditugu, baina, Joxe Rojasek dioen bezala:

"Euskal GIFik ez badugu, gure testuak horrelako baliabideekin aberastu nahi ditugun euskaldunok, erdarazko kultur erreferentzietara jo behar dugu eta. Beraz, kolonizazio kulturala geldiarazteko, behar-beharrezkoa dugu euskal GIF animatuak sortu eta zabaltzea!!!"

Pista batzuk blog sarreran ematen ditu Joxek. Youtubeko bideo batetik gif sinple bat lortzeko, adibidez, gifs.com zerbitzua erabil daitekeela.

Rojasek berak biltegi batean bildu ditu gif batzuk, eta eskatu digu gainerakooi, ezer sortzen badugu, #euskalgif traolaren bidez zabal dezagula.

Hona, beraz, zenbait adibide bildu direnak orain artean:

 

Joxeren blogean deialdia, eta biltegi berria: euskalgifak.teknopata.eus 

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu