43 bertsolarirekin hasiko da datorren igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
2015-09-13 21:11
Irailaren 20an Beasaingo Usurbe antzokian hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hiru hilabetez luzatuko da eta abenduaren 20an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Saioetarako sarrerak zein bonuak dagoeneko salgai daude. Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin. Sailkapen fasetik 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. 30 horiei, duela lau urteko txapelketan finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu zaizkie; osotara, 43 bertsolarik hasiko dute txapelketa.
Txioak (18)
-
GBE @GBertsozale
-
Sustatu Albisteak @Sustatu43 bertsolarirekin hasiko da datorren igandean Gipuzkoako Berts... via @GBertsozale | bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gi… | sustatu.eus/1442081516115
Erantzunak kargatzen...