Teknologia albisteak

Lehiakideak behar ditu EITBren Youtuberrak lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Youtuberrak
2015-09-05 : 11:48

EITBko Youtuberrak lehiaketatik idazten dugu. Maiatzetik martxan dagoen lehiaketa honetarako, lehiakideak behar ditugu. Eurek egin behar dutena: Youtuben kanal bat sortu eta bertara bideoak igo. Kanalaren eta bideoen gaia librea da, baita iraupena ere. Banaka edo taldeka hartu daiteke parte. Eskatzen den bakarra, kanala eta bideoak, euskaraz izatea.

Lehiaketa bat denez, sariak egongo dira. Hilabetero, 500 euro banatuko ditugu: Hilabete bakoitzean jaso ditugun bideo guztietatik batek jasoko du sari hori. Urte amaieran, sari potoloago bat banatuko dugu: 2000 euro. Kasu honetan, kanala bere osotasunean, sarituko da. Epaimahai batek emango ditu 1000 euro horiek. Hilabetero banatuko ditugun 500 euro horiek, aldiz, eitb.eus-eko erabiltzaileek emango dituzte.

Hementxe lehiaketaren inguruko informazioa.

Hor, orain arte jasotako bideoak ikusgai daude, gainera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago