Teknologia albisteak
1

Telegram euskaraz nola jarri (oraingoz Androiden eta partzialki)

Erabiltzailearen aurpegia
Bingen Galartza Iparragirre - Game Erauntsa - cc-by-sa
2015-08-29 : 10:09

Aurreko batean, Telegram-en orrialdeko F.A.Q -a irakurtzen ari nintzela , aplikazioa, oraindik guztiz itzuli gabeko hizkuntzetan jartzeko pausoak topatu nituen. Baliagarria izango zaizulekoan, hemen dituzue Telegram euskaraz jartzeko pausoak. (Mezu hau Game Erauntsia komunitatearen foroan agertu zen, eta gunearen lizentzeari esker, hona ekarri dugu).

Android mugikorretarako bakarrik balio du, IOS-erako ere badago itzulpena, baina hori ez dut probatu.

Itzulpena deskargatu:

1- Itzulpena deskargatzeko Transifex orrialdean erregistratuta egon beharko gara.

2- Euskarazko itzulpenaren orrialdean sartu eta strings.xml fitxategia aukeratu

3- Zabalduko zaigun orrialdean "Download for use" klikatu

Itzulpena instalatzen

4- Deskargatutako fitxategia norbaiti bidali beharko diogu telegram bidez. Adibidez @ge_bot -i

5- Bidalitako fitxategiak goian dituen 3 puntuetan klikatuko dugu

6.  Azkenik "Apply localization file" -en sakatu eta listo! Telegram euskaraz :D

 

Eskerrik asko Telegram euskaratzen aritu zareten guztie! Lan bikaina benetan!

Erantzunak

2015-08-31 : 17:21

Mila esker egindako lanagatik. Sei urratsetan ederki azaldu duzue.

Zuen argibideei jarraiki, bi minututan lokalizatuta geratu zait Telegram.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago