Teknologia albisteak
1

Aurkibidea (meta-zutabe bat)

Erabiltzailearen aurpegia
Angel Erro (baimenarekin)
2015-07-31 : 11:29

Angel Errok gaurko Berria egunkarian argitaratu duen Jira zutabeko alea, Aurkibidea, beste hainbat zutaberen izenburuz osatua dago. Bakoitzaren data eman du Errok testuan, baina guk, datak kendu eta estekak jarri ditugu, idazlearen baimenarekin. Tartean data okerrik eta izenburu aldaturik ere bazegoen eta, ez pentsa erraza izan denik!

Aurkibidea

Abuztuan, deskonexioa, lasai egon, zurrakapote, berocillo, Nafarroa saldu... betikoa. Prentsatik desagertzea: Jira galdua.

Beste hausnarketa susmagarriki udatiar bat, ligatzeaz: abuztuan etxekoak ez daude hemen; turistak gertuago. Sexua premiazko, onenean goizean goiz, zuloak bihurrituz, disimulurik ez.

Orain serio, beste kontu bat, oso larria: Egutegiak bertan behera utziko du  edozer gauza, zoriontsuenak... The end. Dena ongi doa. Nire epitafioak ez du izenik.

Bazterretik idazten dizut txiste bat, beltza.

(Oharra: egilearen arinkeria dela kausa, ikasturte honetan idatzitako zutabeen aurkibide hau ez dago osorik, ezta kronologikoki antolatuta ere).

Erantzunak

2015-07-31 : 11:51

Nire burua desenkusatzeko esan behar dut izenak nire artxiboetan gorde bezala erabili ditudala, kasu(ren) batean argitaratzean aldatu bazen ere. Data okerrek ez dute aitzakiarik.

Erantzun

Sartu