Teknologia albisteak

Markel Olano, oligarkiaren bisualizazioa, eta euskarazko medioen jarrera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2015-06-05 : 16:05

Gipuzkoako hurrengo Ahaldun Nagusia Markel Olano izango da (EAJ). Foru hauteskundeak Gipuzkoan irabazi ondoren emandako elkarrizketetako bat euskaraz izan zen, Euskadi Irratian, eta interesgarria suertatu zen (maiatzaren 27an). Hedabideen eta politikaren arteko harremanei buruzko komentarioak egin zituen, euskarazko medioen jarrera batzuk aipatuz. Pasarte batzuk transkribatu ditugu.

Maite Artolak galdetu edo aipatu zion Olanori, nola batzuen ustetan, boktore faktiko izan daitezkeen batzuk, dela enpresariak edo hedabide batzuk, EAJk bere alde izan dituen. Olanok ikuspegi hori baztertu zuen,

"Ezker Abertzaleak irakurketa hori egiten badu, pagotxa izango da guretzat, ze hurrengo urte luzeetan gure interlokuzioa izango da nagusia, eta Ezker Abertzalea izango dsa gero eta gehiago murrizten joango den posizio bat lurraldean [Gipuzkoan]."

"Izango da Ezker Abertzalean esango duenik: 'Ez dugu muturreko posizioa hartu. Muturragokoak, erradikalagoak, izan behar genuen'. Eta hor ibili dira, klase diskurtso batekin, oligarkiaren kontra ibili direla eta... Hori zilegi da, baina errealitatearekin ez du bat egiten."

"Nik badakit medio batzuk alde izan ditugula, baina beste asko, adibidez euskarazko medio asko, kontra izan ditugu. Bakoitzak izan ditu, ikuspegi mediatikotik, bere aldeak, bere apoioak, bere erasoak. Baina nik uste dut alde horretan kokatzea azpimarra, hemen Gipuzkoan, dela pixkat desitxuratzea errealitatea".

(...) "Ezker Abertzaleak egin behar duen irakurketa da ea benetan bat egiten duen Gipuzkoako gizartearekin. Hasten badira oligarkiarekin eta halako gauzakin, seguruenik euren sektore muturrekoenek markatzen dituzten debateak eratzen, uste dut hankasartze itzela egingo dutela. Nik atzo entzun nuen, adibidez (eta barre egin nuen), euskarazko medio batean, pisuzko medio batean, komentarista pisuzko batek egin zuen irakurketa hau, auzo-lotsa eman zidana: Olano-Cameronek irabazi duela eta Olano-Syrizak galdu duela Gipuzkoan. Irakurketa hori guztiz erridikulua da."

"(...) Irakurketa hori egin nahi izatea agian izan daiteke lasaigarria kontestu jakin batean, eta hori da, hondakinen kontuan ere, euskal medioetan egon direla Ezker Abertzalea kondizionatu duten zenbait eragile. Ezker Abertzalean lehen aipatu dudan bisualizazio hori gertatzeko [Oligarkiaren kontra edo], inguruan eragile asko izan dituzte. Eta hanka sartu dute."

Elkarrizketa osorik entzuteko, estekan.

Erantzun

Sartu