Aitor Mazo aktorea hil da
2015-05-07 14:10
Aitor Mazo euskal aktorea hil da ostegun honetan, senitartekoek EiTBri jakinarazi diotenez. Bilboko bere etxean hilda topatu dute 11:30 aldera, iturrion arabera. Bilbon 1961ean jaioa, eskarmentu handiko aktorea zen Mazo, eta zineman, antzerkian zein telebistan ibilitakoa zen, bigarren mailako aktore gisa gehienetan. Kameraren atzean ere jardun zuen Bypass (2012) eta Hodeiak Margotzeko Makina (2009) filmetan, lagun mina zuen Patxo Telleria aktorearekin batera.
Txioak (18)
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteakAZKEN ORDUKOA: Aitor Mazo euskal aktorea hil da eitb.eus/eu/kultura/oso… pic.twitter.com/kTMhcVR9JR
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteakAntza denez, berez hil da Aitor Mazo aktorea; etxeko langileek topatu dute hilik eitb.eus/eu/kultura/oso…
-
io ri tz #8719600510 @itziarren_semeaAitor Mazo aktore txurdinagarra zendu da. Euskaldun, euskaltzale eta abertzale handia. Agur eta ohore. Geroarte. eitb.eus/eu/kultura/oso…
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteakJaurlaritza (@Gob_eus) "hunkituta", Aitor Mazoren heriotza dela eta eitb.eus/eu/kultura/oso…
Erantzunak kargatzen...