Teknologia albisteak
1

Zentsurari uko egin eta langileei profesionaltasunez lan egiten uzteko exijitzen die LABek EAJ eta EITBko zuzendaritzari

Erabiltzailearen aurpegia
EITBko LAB
2015-04-17 : 16:00
Atzo Gasteizko parlamentuan gomazko peloten eztabaidaren ondoren sarreran Iñigo Cabacasen gurasoen eta Joseba Egibarren artean izandako hika-mika dela eta, EITBn eman ziren zentsura kasu larriak salatu nahi ditu LABeko sail sindikalak.
Lehen zentsura kasua

jakina den bezala, parlamentuaren egoitzan bertan eman zen. Batetik EAJko parlamentari eta bozeramale den Joseba Egibarrek ETBko kamerariari “hau ez da grabatzen” bota zion. Ondoren, alderdi bereko parlamentari eta hain zuzen EITBko Parlamentuko Kontrol Batzordeko bai eta Administrazio Kontseiluko kide Luke Uribeetxebarriak ere ez grabatzeko “gonbidapena” luzatu zion langileari. Hau da, EAJko bi kide esanguratsuk zer eta non kontatu behar den agintzen aritu ziren.


Bigarren zentsura kasua

EITBn bertan eman zen, eitb.eus atarian. Halakoak gertatzen diren kasu guztietan bezala, istiluaren bideoa eskegi zuten webean. Laster, arduradun batek, bideoa dagoeneko zintzilik zegoela eta sare sozialetan bolo-bolo zebilela eta, kentzea egoki ikusi ez, baina bigarren maila batera pasatzea “eskatu” zion kazetariari. Ez zen hor amaitu presioa, eta norabide horretan dei gehiago jaso ziren EITBNETeko erredakzioan. Kazetariak, baina, zentsurari uko egin, eta zegoen bezala mantentzea erabaki zuen profesionaltasun hutsez.


LABek berriro salatzen du

EiTBn zentsurak indarrean jarraitzen duela. Ez da inondik ere onargarria EAJk Komunikabide Publikoa bere tresna modura erabiltzen jarraitzea, halako agintekeriaz gainera. Ez dugu onartzen ere oraindik ere EITB barruan ematen den kontrola, zentsura zuzena, zeharkakoa eta autozentsura erabiliz, horretarako propio diseinatuta dagoen egitura mantenduz.

LABek proposatzen du

zentsura eta kontrol ideologikoarekin amaitzea noski. Baina halako salaketa egiten dugula lehen aldia ez den bezala, aldaketarik ezean ez da azkena izango. Horretarako EITBk behar duen eredua berriro jendarterekin definitu eta adostu behar delakoan gaude. Eta lehenbailehen hain zuzen informazioa kudeatzeko egitura errotik aldatzea, uneko alderdiaren zerbitzura baino, Komunikabide Publikoa euskal jendarte osoaren zerbitzura jartzeko. Gertaera larri hauen aurrean EITBko Zuzendariaren edota informatiboetako arduradunen iritzia publiko egitea exijitzen dugu.

Erantzunak

2015-04-18 : 20:52

Ba... bitartean bideoa editatu dute. Gaur larunbat goizean zegoen bideoa ez da orain arratsaldean dagoenaren berdina. Niri ez zait batere gustatu Egibarrek izan duen tonua Cabacasen gurasoekin, eta hori orain editatuta dago eta ez da ikusten.

Erantzun

Sartu