Pazko igandean Aberri Eguna?
Opor egun hauen artean, Aberri Eguna dago. Inon jai ez dena, urtero jai baita. Bai, festa dugu Pazko igandea delako, eta gurea egutegi kristaua denez beti dago gorri almanakan. Beraz, Euskal Herriaren egun nazionala beharko lukeena inoiz ez da horrela agertzen lan hitzarmenetan eta abarretan. Ez da ofizialki existitzen. Adierazgarria da oso, gure errealitatearen isla gordina. Esango nuke, ezkutatuta egoteak ere hainbati mesede egiten diola. Izan ere, Eusko Jaurlaritzan egon diren alderdi politikoei ez die inolako eragozpenik eragin, inongo konpromisotan jarri. (...) Ez diot zentzurik aurkitzen data aukera honi. Are gutxiago gizarte laikoa aldarrikatzen dugunean. Zer on ekar liezaguke egun kristau honi lotuta egoteak? Badakit askorendako egun kuttuna dela, historikoki asko sufritu dela egin eta ospatu ahal izateko, eta makinatxo bat atxilotu, kolpe eta tortura jasan direla. Hala da. Baina, horregatik hain zuzen ere, egun hau indartzea nahiko nukeelako eta duen datari ez dela egokiena deritzodalako, beste data bat beharko genuke.
Txioak (22)
-
leire narbaiza arizm @txargainPazko igandean Aberri Eguna? eibar.org/blogak/leire/p… via @EibarOrgJakes LAFITTE @LAFITTEJakesleire narbaiza arizm @txargain@LAFITTEJakes @desplazatua @EibarOrg Bai, baina Jesus beizteak zer dakarkio EHri? Independentzian lagunduko dio? Laikotasunetik zentzurik ezJakes LAFITTE @LAFITTEJakes@txargain @desplazatua @EibarOrg Naski Jesusek berak ez dakarkio ezer EH ri. Aberri Eguna eta Kristoa amankomuma dutena berpizkuntza daleire narbaiza arizm @txargainJakes LAFITTE @LAFITTEJakes@txargain @desplazatua @EibarOrg Aberri Eguna Sabino Arana kristau mistikoak berexi zuen pazko eguna Aberri Eguna ospatzeko.Marijo Deogracias @desplazatuaJakes LAFITTE @LAFITTEJakes@desplazatua @txargain @EibarOrg Aberia (Matxura) du herri honek ala aberria da herri hau? Aberria da, eta aberia konpontzen ari da.Marijo Deogracias @desplazatualeire narbaiza arizm @txargain
-
leire narbaiza arizm @txargainPazko igandean Aberri Eguna? eibar.org/blogak/leire/p… Zergatik data hau? Zerikusirik du gurekin, euskaldunokin? Egokia da?Guazemizu @Guazemizu
-
Sustatu Albisteak @Sustatu
-
Xabier Calvo @xa2erPazko igandean Aberri Eguna? eibar.org/blogak/leire/p… via @EibarOrg
-
Iñigo Zendegi @izendegiPazko igandean Aberri Eguna? eibar.org/blogak/leire/p… @Sustatu bidez
Erantzunak kargatzen...