"Ziorditik Uztarrozeraino", dialektologoentzako altxor handi bat
Koldo Artolak "Ziorditik Uztarrozeraino: Nafarroan, euskararen hegoaldeko mugetan barrena, 1983an" liburua argitaratu du. Lan horretan, Koldo Artolak Nafarroako hainbat herritan egindako inkestak eta bildutako etnotestuak agertzen dira. Artolaren lanaren balio erantsi bat dira, ezbairik gabe, inkestetan jasotako erantzunei egindako oharrak, erantzunen erabilgarritasuna hobeto neurtzeko informazio osagarria, iruzkinak eta zehaztapenak ematen baititu. III. liburukiak iraupen eta kalitate desberdineko 111 “entzungaien” transkripzioa eskaintzen du, hainbat gai jorratzen dituztenak. Testu horiek CDan entzun daitezke. Laburbilduz, euskal dialektologiaz interesa duen edonori eskura jarri zaion datu-bilduma aberatsa, ederki aurkeztu eta antolatua.
Txioak (16)
-
Asier Sarasua @asarasua“Ziorditik Uztarrozeraino” (Koldo Artola), dialektologoentzako altxor handi bat: filoblogia.blogariak.net/2015/04/ziordi… Bai horixe! @FiloBlogia blogean
-
Pruden Gartzia @Errekaldeberri“Ziorditik Uztarrozeraino”, dialektologoentzako altxor handi bat | FiloBlogia filoblogia.blogariak.net/2015/04/ziordi…
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. 70eko hamarkadan Erronkarin euskara biltzen zebilen euskalkizalea. 1)filoblogia.blogariak.net/2015/04/ziordi… > @FiloBlogia .
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Ziorditik Uztarrozeraino", dialektologoentzako altxor handi bat via @asarasua | filoblogia.blogariak.net/2015/04/ziordi… | sustatu.eus/1428214759130
-
Hiztegi Poetikoa @HiztegiPoetikoa#euskara. "Ziorditik Uztarrozeraino”, dialektologoentzako altxor handi bat. filoblogia.blogariak.net/2015/04/ziordi…
Erantzunak kargatzen...