Nork esango digu nola idatzi?
Euskaltzaindiaren arauez gain eta harago, joera izugarria izan du batek baino gehiagok aginduak emateko; eta hori baino nabarmenago, inoren gomendioak lege santutzat hartzeko gogo izugarria eduki du euskaldun jendeak, gure diziplina zintzoarekin euskarari hauspoa emango geniolakoan.(...) Zorionez edo zoritxarrez, kontua aldatzen ari da. Esanguratsua izan da Ibon Sarasolak jaso berri duen omenaldian adierazitakoa: ez dela batere harrotzen Euskara batuaren ajeak liburuaz. Euskara zuzenaren preskriptore nagusia izan zen Sarasola garai batean, eta liburu horretan makila luzearekin zirti-zarta ibili zen. (...) Poztekoa da Sarasolak iritzia aldatu izana, arreta zuzentasunetik maiztasunera eramanez, gaurko egiazko erabilera izango baita, ezer izatekotan, biharkoaren berme eta erakusgarri.
Txioak (12)
-
Xabier Mendiguren @xme64Hizkuntz arautzaileak (Kintana, Sarasola…) eta literatura. Artikulu berri bat Ortzadar-en eta blogean eibar.org/blogak/mendigu…Urtzi Urrutikoetxea @urtziurruti@xme64 Ez guztiz ados. Estatu serioek izaten dute arauak betearazteko gaitasunik. Gurean ezintasunaren adierazle ere baden susmoa dut.Xabier Mendiguren @xme64@urtziurruti ni arauen alde nago, betetzen ditut eta betearazten; baina batzuetan egon da gehiegizko arauzaletasun bat ere.Eneko Fernandez @enekogara@xme64 , gaurko egiazko erabilera izango baita, ezer izatekotan, biharkoaren berme eta erakusgarri.
-
Pruden Gartzia @ErrekaldeberriNork esango digu nola idatzi? eibar.org/blogak/mendigu… via @EibarOrg
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. «Oso posible da ehun urte barruko euskarak gaurkoarekin zerikusi gutxi izatea». 1)eibar.org/blogak/mendigu… .
-
Sustatu Albisteak @Sustatu
Erantzunak kargatzen...