Herenegun, etzi
Ideia bat izatetik proiektu bat gorpuzterako bidean hainbat momentu desberdin bizi dira. Helburuaren, egoeraren, egiteko dagoen lanaren edo bestelako motibazioen arabera bereziago edo arruntago izan daitezke momentuok. Herenegun izan zen momentu horietako bat. Denbora tarteari dagokionez, egun erdia hartu zigun gehienoi eta izaerari dagokionez, bikainen kategorian sailkatzekoa. Etzi.pm proiektuaren aurreneko urteko lehen topaketa izan genuen eta berau egiteko aitzakia etzikideon bazkaria. Bikainen kategorian sartzeko hainbat arrazoi eman genitzake; festa giro apartaz gozatu genuela, lehen Etzi sarien banaketa ospatu genuela edo Arrigorri ostatuan jan edanaz gozatzeaz gain sekulako ikuspegiez gozatu genuela. (...) Saiatu ginen egunak eskainitako aukera ondo aprobetxatzen. Poteo, bazkal ordu zein osteko solasaldiek askorako eman zuten. iIdeiak partekatu, eztabaidatu, orain arte egindako hausnartu, saritu, aldaketak proposatu, gozatu eta handitzen doan komunitate berri honen parte sentitu. Ziur gaude herenegun hori etziko jardunaren oinarri garrantzitsua dela eta ziur baita ere Etzi.pm-ren gaur egungo lan eredua, etzi beste hainbat eremutako proiektu desberdinetan gailenduko den lan eredua dela. Beste era batera esanda, herenegun Etzi zela.
Txioak (18)
-
Etzi Portu Maritimoa @etzipmM28ak utzi zigunaren kronika: "Herenegun, etzi" etzi.pm/2015/03/herene… pic.twitter.com/JYsovxPGiU
-
Naroa Elortza @naroaelortzaGustatu zait @etzipm ko "Herenegun, etzi" artikulua, m28an egin genuen egun erdiko topaketari buruz. etzi.pm/2015/03/herene… #etzipm #etzitxrrn @txerren@naroaelortza @etzipm orain etorkizunaren nostalgiaz gain joan ez nintzen bazkariaren nostalgia dut. Milesker. #cabroinacNaroa Elortza @naroaelortza
-
Sustatu Albisteak @Sustatu
Erantzunak kargatzen...