Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibon Sarasola eta Koldo Mitxelenaren oinordekotza

diariovasco.com
2015-03-14 10:51

Euskal Herriko Unibertsitateko lankide eta lagun batzuek gorazarre egin diote Ibon Sarasola euskalariari. Bertan, Sarasolak zera esan zuen: "Nire ‘Euskara batuaren ajeak’ liburuarekin ez nago batere gustura. Zuzentasuna proposatu dugu eta ez dugu asmatu. Erabilera da garrantzitsuena, erabiltzen den hitza, alegia." Bere aldetik Patxi Goenagak iradokizun gaizto samarrak egin zituen: "Patxi Altunak behin baino gehiagotan agertu zidan kezka: nor izango zen Koldo Mitxelenaren lekukoa hartuko zuena. Beldur zen Bizkaitik etorriko ote zen, eta guztiok dakigun izen hori aipatu zuen, orain esango ez dudana. Nik, berriz, lasai egoteko, Ibon Sarasola izango zela. Eta halaxe gertatu zen."

Guztia irakurri (diariovasco.com) »»

Txioak (36)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu