Hilaren 28an manifestazioa egingo du Kontseiluak Donostian
2015-02-13 08:27
Hizkuntza politikaren esparruan azken hilabeteetan jasandako "injerentziak" salatzeko, "erantzun bateratua" emateko asmoa iragarria zuen Kontseiluak, baina gaur zehaztu du nolakoa izango den erantzun hori: Donostian manifestazio nazionala antolatuko du otsailaren 28rako. Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara lelopean, Gipuzkoa plazatik aterako da martxa, 17:30ean.
Txioak (20)
-
kontseilua @kontseiluaOztopoen gainetik #EuskarazBizikoGara aldarrikatuko da Donostian ots-28an kontseilua.eus/index.php?id_s… pic.twitter.com/uEQQ2GJb06
-
Jon Mikel Galparsoro @jmgalparsoroOztopoen gainetik euskaraz biziko garela aldarrikatuko dugu Donostian otsailaren 28an. Gure esku dago! kontseilua.eus/index.php?id_s…
Erantzunak kargatzen...