Euskal herriak biztanleak galdu ditu, lehenengoz azken 15 urteotan
2015-02-05 20:32
INEk eta INSEEk eguneratu berri dituzte 2014ko biztanleria datuak. Horietatik abiatuta, Euskal Herriak 3.124.259 biztanle dituela kalkulatu du Gaindegiak. Aurreikusita bazegoen ere, azken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki, 2013tik 2014ra. Berez, Nafarroa Garaian, Bizkaian eta Zuberoan jaitsi da biztanleria; gutxi bada ere, gainontzeko herrialdeetan bilakaerak goranzkoa izaten jarraitzen du. Euskal Herriaren azken urteotako bilakaerak bat egiten du, gutxi gorabehera, Europar Batasuneko batez bestekoarekin: azken urtean biztanleria 0,12 puntu jaitsi bada ere, gurean 2,11 puntu igo da, oro har, 2008an krisia hasi zenetik.
Txioak (38)
-
Gaindegia @gaindegiaAzken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki (2013tik 2014ra) gaindegia.eus/eu/azpimarra-e…
-
Gaindegia @gaindegia#Nafarroa Garaia, #Bizkaia eta #Zuberoa(n) jaitsi da biztanleria; gainontzeko herrialdeetan gutxi baina gora egin du gaindegia.eus/eu/azpimarra-e…
-
Gaindegia @gaindegiaBiztanleriaren bilakaeraz @Azpimarra saioan, @gaindegia(ko) @Imanolesna eta Marta Luxan @upvehu(ko) demografoa gaindegia.eus/eu/azpimarra-e…
-
-
Gaindegia @gaindegia
-
Gaindegia @gaindegia#Nafarroa Garaiko periferiako eta Zuberoako zenbait zonalde aspaldi hasi ziren herritarrak galtzen gaindegia.eus/eu/azpimarra-e…
-
Gaindegia @gaindegiaBiztanleria galera orokortzen EHn: 2002-2008 tartean 7 eskualdek galdu zuten biztanleria, 2008-14an 16 izan dira gaindegia.eus/eu/azpimarra-e…
-
Gaindegia @gaindegiaBiztanleria galdu duten eskualdeak #EuskalHerrian-n. gaindegia.eus/eu/azpimarra-e… pic.twitter.com/vPNTLc2zFr
-
Axier Lopez @axierLZenbat gara? Lau, bat, hiru, bost... baina gero eta gutxiago gara gu gaindegia.eus/eu/azpimarra-e… @gaindegia pic.twitter.com/I2Wpdk2RqG
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskal herriak biztanleak galdu ditu, lehenengoz azken 15 urteotan via @gaindegia | gaindegia.eus/eu/azpimarra-e… | sustatu.eus/1423161149414
-
Pedro Iturbe @Iturbe_pedroEuskal herritar gutxiago 2013tik 2014ra. ow.ly/J8K7Y @gaindegia
Erantzunak kargatzen...