Xorroxin irratiak ezin du emititu, ustez tximista batek errepikagailua erreta
2015-02-02 09:34
Elizondon egoitza duen irratiak ezingo du uhin bidez emititu egun batzuetan. Xorroxin irratiak Legate mendian daukan errepikagailua erre egin da eta uhin bidez emititu ezinda geratu dira. Igande gauean eman du problemaren berri Baztango irratiak berak. Oraingoz ez dute berri handiegirik, azken egunetako eguraldi txarra dela-eta ezin izan baitute errepikagailua dagoen ingurua behar bezala ikusi.
Txioak (38)
-
ARGIA @argiaXorroxin irratiak ezin du emititu, ustez tximista batek errepikagailua erreta argia.eus/albistea/xorro… @XorroxinIrratia pic.twitter.com/5C4nj3jaQs
-
Gorka Bereziartua @boligorriaAnimo pila bat @XorroxinIrratia -n ari diren guztiei: tximistak errepikagailua erre eta emititu ezinda daude argia.eus/albistea/xorro…
-
Nafarroa Oinez @Nafarroa_Oinez
-
ARGIA @argiaTximistak jo du @XorroxinIrratia -ren errepikagailua eta emititu ezinda daude argia.eus/albistea/xorro… pic.twitter.com/X148ZWsHBW
-
Eneko Bidegain @enekobidegainAzken urteetan diruz larri dabilen @XorroxinIrratia-k ez zuen bertze beharragorik: tximistak errepikagailua erre dio bit.ly/1D4QNum
-
Bidazi @Bidazi.@XorroxinIrratia-k Legate mendiko errepikagailua erre egin da ta uhin bidez emititu ezinda dago argia.eus/albistea/xorro… ANIMO LAGUNAK!
Erantzunak kargatzen...