Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa irekiko dute larunbatean
Gerra, Eibarko frentea, oroitzapenak, bizipenak eta historia da Arrate gainean aurkituko duzuna. Urtarrilaren 31n inauguratuko dute, eguerdiko 12.00etan, bertaratu nahi duen jende guztiari irekitako ekitaldian. Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa trintxera bat bailitzan prestatu da; Arrateko zelaiak eta Eibarko herriak ezagutu zuten izua eta ikara latz hura lau hormaren barruan kabitu izango balitz bezala. Kanpo aldean ere, sei panel daude jarrita, lau Arratera begira, bi Akondia aldera. Panel horietako informazioa QR kodeen bitartez kontsultatu daiteke. Bestalde, bisita gidatuak antolatu dira hurrengo asteburuetarako. Izen-emateak: Eibarko udala (Portalea) 943708435 edo kultura@eibar.net. Hunkigarriena, gerra bizi eta ikus-entzunezkoan azalduko zaizkigun lekukoen berbak eta esanak izango dira, ulertu ezin dena ulertzen lagunduko diguten ahotsak, Eibarkoak eta albo herrietakoak.
Txioak (16)
-
Asier Sarasua @asarasuaGerra Zibilaren Interpretazio Zentroa irekiko dute asteburuan Arraten: egoibarra.eus/eu/albisteak/g… #Eibar @Egoibarra http://t.co/gY7fm7IWExAsier Sarasua @asarasuaBisita gidatuak otsaileko eta martxoko asteburuetan (otsailaren 21ean eta martxoaren 7an euskaraz) egoibarra.eus/eu/albisteak/g… @Egoibarra
-
Asier Sarasua @asarasuaBisita gidatuak otsaileko eta martxoko asteburuetan (otsailaren 21ean eta martxoaren 7an euskaraz) egoibarra.eus/eu/albisteak/g… @EgoibarraAsier Sarasua @asarasuaArrateko "Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroko" bideoa, dagoeneko sarean ikusgai: youtu.be/3FVczc0MCq0 by @ahotsak @Egoibarra #Memoria
-
Egoibarra @EgoibarraGerra Zibilaren Interpretazio Zentroa irekiko dute asteburuan Eibarren egoibarra.eus/eu/albisteak/g… http://t.co/Yb56Pi3yh3 @debegesa @Deba_barrena
-
Pedro J. Oiarzabal @oiarzabal"@Egoibarra: Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa irekiko dute asteburuan Eibarren egoibarra.eus/eu/albisteak/g…" OndareBizia.deusto.es
-
Pedro Irusta M. @IrumendiGerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa irekiko dute datorren zapatuan Arraten bit.ly/1CgKMf3 #KulturaOndarea #Berriak #Gipuzkoa
-
leire narbaiza arizm @txargainGerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa irekiko dute larunbatean via @asarasua | sustatu.eus/1422518421427 | egoibarra.eus/eu/albisteak/g…
Erantzunak kargatzen...