Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz. Iazko irabazlea Patxi Zubizarreta izan zen 'Mundua baloi batean' lanarekin.
Deialdia antolatzen da ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan motaLehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
NeurriaMakinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Nola aurkeztuHiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Nora bidaliIdazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama.
EpeakLanak hartzeko azken eguna 2015eko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2015eko maiatzaren 31 izango da.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute
- Leire Bilbao Barruetabeña
- Miren Agur Meabe Plaza
- Antxiñe Mendizabal Aranburu
SariaSari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
ArgitaratzeaElkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu gabeko idazlanakSaria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
BesterikOinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.
Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267
Erantzun
Sartu