Neska musulman euskaldunei elkarrizketa Puntuan
2015-01-22 15:25
Puntua aldizkari berrirako eduki bila zebiltzala gertatya kontatu du Goienako Iban Arantzabalek blogean. Niqab-ez jantzitako neska bat (begiak salbu, dena estalita ibiltzen da) prest azaldu zen hitz egiteko, eta egon ere egon zen kazetariekin. Baina aitak ez du baimenik eman elkarrizketa argitaratzeko. Aldiz, hurrengo azalean, beste neska bat ageri da azalean, kasu honetan ilea estaltzen duen hijab sinpleago batekin jantzita, eta honen galde-erantzuank egongo dira bai, Puntuan.
Txioak (17)
-
Iban Arantzabal @iarantzabalElkarrizketa bat kaxoira :-( arantzabal.eus/2015/01/21/pun… #puntuaAlberto Barandiaran @abarandi@iarantzabal erreportaje polita daukak hor, azalean agertu nahi eta utzi ez zioten neskaren erreportajea alegiaAitor Madrid @munduariso@iarantzabal @robergutierrez gustura irakurriko nuke nik ere elkarrizketa. Hurrengo #puntua-ren zain gelditzen naiz ;-)
-
Luistxo Fernandez @luistxo@iarantzabal hemen diozun neska, benetan burkarekin dabil Debagoieneko kaleetan? arantzabal.eus/2015/01/21/pun… ikus irudia pic.twitter.com/658x7sagTLIban Arantzabal @iarantzabal@luistxo zure argazkiaren arabera Niqab moduan izendatua dagoen moduan bai. Egun batetik bestera egin zuen aldaketa. arantzabal.eus/2015/01/21/pun…
-
Sustatu Albisteak @SustatuNeska musulman euskaldunei elkarrizketk Puntuan via @iarantzabal | arantzabal.eus/2015/01/21/pun… | sustatu.eus/1421933117890
-
Sustatu Albisteak @SustatuPUNTUAren azala. Aurpegia estaliago daraman beste bat azaltzekoa zen sustatu.eus/1421933117890 | arantzabal.eus/2015/01/21/pun… pic.twitter.com/WqK97UQBsz
Erantzunak kargatzen...