Ixiar Rozas: "Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza"
2014-12-31 12:50
Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) 'Beltzuria' liburuarekin itzuli da liburugintzara, 8 urteko eten publikoaren ostean. Berria egunkariko elkarrizketan, gazteez eta teknologiaz ere jardun du: "Kezkagarria egiten zait, adibidez, gazte askok gero eta gutxiago erabiltzea hitza, teknologia berriekin dagoen adikzioa, whatsapp-ak bidaltzeagatik edo FB orrialdeak izateagatik milaka lagun dituzula pentsatzea... Harreman horiek hitzetik eta idazketatik igarotzen dira, baina oso idazkera konpultsiboa da. Hori esperientziaren pobreziaren adibidea litzateke. Walter Benjaminek aipatzen zuen I. Mundu Gerran soldaduak mutu itzultzen zirela etxera."
Txioak (27)
-
Ane @aneharrieta(II) hori izatea egungo gazte askok duen askatasun aukera bakarretakoa. berria.eus/paperekoa/1833…
-
Berria.eus @berria[ELKARRIZKETA] Ixiar Rozas: "Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza" berria.eus/paperekoa/1833… pic.twitter.com/wvETTGlau7
-
xabier gantzarain @gantzarainGero eta bakartuagoak, gero eta isolatuagoak, gero eta antsietate handiagorekin. berria.eus/paperekoa/1833…
-
Goizalde Landabaso E @GoizaldeLIxiar Rozasen "Beltzuria" da 2014ak eman duen liburu onenetakoa, nire uste laburrean. berria.eus/paperekoa/1833…
-
jon garmendia @txuriya'Hitzaren esanahia gailentzen bada, hotsak galtzen du presentzia, haragia galtzen du' berria.eus/paperekoa/1833…
-
Xabier Azkue Ibarbia @xabierazkueKontu interesgarri asko Ixiar Rozasi egindako elkarrizketa honetan: ahozkotasunaz, komunikazioaz... berria.eus/paperekoa/1833…Ana Galarraga @AnaGalarraga1@xabierazkue Igual entzuna duzu, baina, bestela, seguru asko gustatuko zaizu #arratsean eko saio hau: bit.ly/1DbypC9 via @hotsradio
-
leire narbaiza arizm @txargain« Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltzea hitza» berria.eus/paperekoa/1833… via @berria
-
Luistxo Fernandez @luistxoIxiar Rozas predikari teknofoboa (urritzen doaz baina geratzen dira) | sustatu.eus/1420023035062 | berria.eus/paperekoa/1833…
-
Sustatu Albisteak @SustatuIxiar Rozas: "Kezkagarria da gazteek gero eta gutxiago erabiltz... via @aneharrieta | berria.eus/paperekoa/1833… | sustatu.eus/1420023035062
Erantzunak kargatzen...