Teknologia albisteak
14

Niagarank.es itxi beharrean gaude AEDE zerga dela eta

Erabiltzailearen aurpegia
2014-12-26 : 08:51

2013an abian jarri genuen Niagarank.es webgunea itxi beharrean gaude urtarrilean aplikatzen hasiko den Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeak sortzen duen zalantzazko egoera dela eta. Ez dakigu lege horrek nola eragin ahal digun. Ea diru-kopuru zehatz bat ordaindu beharko genukeen, eta, izatekotan, zenbatekoa litzatekeen ordaindu beharreko kopurua. Kosta zaigu erabakia hartzea, ez pentsa. Iritzia eman diguten hainbat abokaturen artean ziurgabetasuna. Eta egoera horretan, oporren ateetan, di-da ixtea erabaki genuen. Niagaranki ordu asko eskaini dizkiogu. Lan handia dago atzean. Erreminta ona sortu genuen. Eta amorrua ematen du lege zentzubako batek ixtera behartzen zaituenean.

Guztia irakurri (codesyntax.com) »»

Txioak (14)

Erantzun

Sartu