Euskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan
Zinegabonak egitasmoak familia osoarentzako euskarazko film sorta bat eskainiko du Gabonetan. Iazko arrakastaren ondorioz, aurten errepikatu egingo dute proiektua. Guztira, 14 film proiektatuko dira 24 saiotan zehar, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte. Aurten, gainera, Zinegabonak zikloak Iparraldera ere egingo du salto Urruñako Itsas Mendi zinema aretoaren partaidetzarekin. Horrez gain, Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alondegia, Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem-Baiona aretoek ere bat egin dute ekimenarekin. Film hauek gozatu ahal izango dira: Aita Zombia naiz, Blackie & Kanuto, Bram Barrabas, Dinosauroen artean, Dragon Ball Z: Battle of gods, Ernest & Celestine, Freddy Igeldegi, Gazte Harrigarria T.S. Spivet, Jelly T tarzan eskasa, Maya Erlea pelikula, Olentzero eta jauntxoen iratxoa, Tarzan, Zigortzaileak eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba.
Txioak (14)
-
EiTB Kultura @EiTBKulturaEuskarazko zinema euro baten truke Gabonetan Urruñan, Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eitb.eus/eu/kultura/zin…Urtzi Odriozola @urtzai@EiTBKultura @euskadi_irratia ona litzateke helduentzat ere eskaintza egongo balitz...
-
Karrikiri elkartea @KarrikiriRT @EiTBKultura: Euskarazko zinema euro baten truke Gabonetan Urruñan, Iruñean, Donostian, Bilbon eta Gasteizen eitb.eus/eu/kultura/zin…
-
Artxandape ikastola @ArtxandapeEuskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan ttiki.com/143109 @eitbeus
-
Sustatu Albisteak @SustatuEuskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan Bilbon, Donostian... via @EiTBKultura | eitb.eus/eu/kultura/zin… | sustatu.eus/1419066769209
-
eitb.eus @eitbeusEuskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan ow.ly/G9Tjh pic.twitter.com/xAN9CrhQQX
Erantzunak kargatzen...