Teknologia albisteak

Runkeeper mapak: Non ibiltzen dira korrikalari urbanoak?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-12-24 : 13:14
Runkeeper aplikazioaren bidez, mundu mailako mapa bat osatu dute, 1,5 milioi korrikaldi zenbatuz, ea zein bide eta toki diren erabilienak korrikalarien artean hiri bakoitzean. Horra Euskal Herriko mapa batzuk.
Runkeeper norberaren korrikaldiak dokumentatzeko sistema bat da. Mugikorreko app bezala funtzionatzen du (normalean besoan eroaten dute korrikalariek, goma batekin lotuta), baina GPS sistema batekin edo pultsera adimendun berri horietako batekin datuak bilduz gero, sistemara ere kargatu daitezke horrela.

Denborarekin, milaka erabiltzaileren datuak pilatzen joan dira, eta mundu mailako mapa bat osatu dute, 1,5 milioi korrikaldi zenbatuz, ea zein bide eta toki diren erabilienak. Asier Sarasua Garmendia erabiltzaileari ikusi diogu Twitterren Gasteizko mapa atera duela.



Eta, ildo beretik, hona Euskal Herriko beste hiri batzuk.

Miarritze-Angelu-Baiona:



Iruñea (klikatu handi ikusteko):

Argazkiak.org | Runkeeper Iruñea © cc-by-sa: sustatu

Donostia:



Bilbo:




Mapan puntu zehatz bat aurkitzeko ez dugu modu zuzen edo errazik aurkitu: zoaz mapa orokorrera, zoom kanpora egin Ameriketatik irteteko eta gero hurbildu nahi duzun lekura.

Erantzun

Sartu