"Elorrixoko berbetia" liburua aurkeztu da, paperean eta sarean kontsultagai
Abenduaren 16an, Badihardugu Euskara Elkarteak prestatu duen Elorrixoko berbetia liburuaren aurkezpena egin zen Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Egindako lana sarean ere ikusgai dago, Dijitalidadea enpresak atondu duen www.elotop.net/euskara webgunean. 2009an Elorrioko Udalak atera zuen beka bati esker jardun dute Badihardugu Euskara Elkarteko Juan Martin Elexpuruk eta Aintzane Agirrebeñak Elorrioko euskara jasotzen eta aztertzen azken urteotan. Elorrioko Ahotsak proiekturako egindako grabazioak hartu dira oinarri gisa, herriko hizkeraren azterketa egiterakoan; hala ere, beste iturri batzuetatik ere jaso da informazioa. Ondoren, liburuan jasotako guztia sarean jarri du Dijitalidadea enpresak: www.elotop.net/euskara. Eta, horretaz gain, Elorrioko Ahotsak proiektuko bideoak eta transkripzioak ere aurki daitezke bertan.
Txioak (27)
-
Asier Sarasua @asarasua"Elorrixoko berbetia" aurkeztu dute, liburua eta webgunea: ahotsak.eus/albisteak/elor… Zorionak @ahotsak eta Digitalidadea @gotzonbarandigotzon barandiaran @gotzonbarandiAsier Sarasua @asarasuaUps! Ez zait ahaztuko ;-) RT: @gotzonbarandi @asarasua eskerrik asko Asier. Zuzenketatxoa: Dijitalidadea da gurea
-
leire narbaiza arizm @txargain"Elorrixoko berbetia", paperean eta sarean kontsultagai - Ahotsak.com ahotsak.eus/albisteak/elor… via @ahotsak
-
Ahotsak.eus @ahotsakElorrioko hizkeraren inguruko liburua aurkeztu genuen: "Elorrixoko berbetia": ahotsak.eus/albisteak/elor… Paperean eta online.
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Elorrixoko berbetia" liburua aurkeztu da, paperean eta sarean ... via @asarasua | ahotsak.eus/albisteak/elor… | sustatu.eus/1418990135143
-
leire narbaiza arizm @txargain"Elorrixoko berbetia" liburua aurkeztu da, paperean eta sarean kontsultagai via @asarasua | sustatu.eus/1418990135143 | ahotsak.eus/albisteak/elor…
Erantzunak kargatzen...