Zortzi bertsolari, zapaturako prest
2014-12-17 20:12
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala zapatuan jokatuko da, abenduaren 20an, Bilbao Arenan. 17:30ean hasiko da. Atzo egin zen finalaren aurkezpena Bilbao Arenan bertan, zortzi protagonistak bertan zirela. Finalistek, horrela ikusten dute euren burua finalari begira:
- Etxahun Lekue: "Saio on bat egiteko gogoz nago, gorputzaldi onagaz nator"
- Onintza Enbeita: "Orain dela urte bi baino ilusio handiagoz nator"
- Iratxe Ibarra: "Gorputzaldi onagaz nator; finalaurrekoan erraz etortzen ziren ideiak, eta finalean horrela etortzeko ahalegina egingo dugu"
- Fredi Paia: "Kantuak dioen bezala, "Kolpe kolpe kolpeka josi ta josi"; hori da zapatuan egiten ahaleginduko naizena"
- Arkaitz Estiballes: "Nire helburuetako bat buruz burukora pasatzea da"
- Jone Uria: "Gogoz etorri naiz, finaletan beti lasaiago sentitu naiz finalaurrekoetan baino eta hori lortzen ahaleginduko gara"
- Oihana Bartra: "Gogoz eta pozez nago; urte askotan egon naiz finalaren ateetan eta finalean egoteaz pozez nago; hori transmititu gura dut"
- Xabat Galletebeita: "Gogotsu eta pozik noa finalera; niretzako sari bat da hemen egotea eta saiatuko naiz ondo pasatzen eta pasarazten"
Txioak (24)
-
Bizkaiko Bertsozale @BBertsozaleZortzi finalista, zapaturako prest #josi #bertsolaritza bertsozale.eus/eu/bizkaia/biz… pic.twitter.com/a13NoIkLAD
-
Jon Gomez Garai @JGGaraiZortzi bertsolari, zapaturako prest bit.ly/1sFL5N6 @Bertsozale #BilbaoArena #BizkaikoBertsolariTxapelketa #BBT #finala
-
Sustatu Albisteak @SustatuZortzi bertsolari, zapaturako prest via @BBertsozale | bertsozale.eus/eu/bizkaia/biz… | sustatu.eus/1418839948564
-
Nerea Kamio @kamio_nereZortzi bertsolari, zapaturako prest bertsozale.eus/eu/bizkaia/biz… via @Bertsozale
Erantzunak kargatzen...