Teknologia albisteak

Nafarroako "Hamaika egun” dinamikan, ekitaldi nagusi bat datorren apirilean

Erabiltzailearen aurpegia
Kontseilua
2014-12-14 : 10:32
Euskaraz bizitzeko nahian urratsak emateko helburuarekin, dinamika abiatu zuen Kontseiluak Nafarroan orain bi hilabete. “Hamaika egun” izeneko dinamikaren baitan deialdi nagusi bat egin da; alegia, apirilaren 25ean Anaitasuna pabiloian egingo den ekimena. Hau izango da jorratu beharreko bidean geltoki nagusienetako bat. Bertan, euskaraz bizi nahi duten pertsonek Nafarroan euskaraz bizitzeko zer norabide eta neurri hartu behar diren aurkeztuko da.

Gaur egun Nafarroan euskararen normalizazioari bideratutako bitarteko ekonomikoen murrizketa izugarria gertatzen ari da, hainbat proiektu itotzera heltzeraino. Egoera pertsonal oso gogorrak sortu dizkie Nafarroako Gobernuak, berak hartutako erabakien ondorioz. Euskaltegiko langileen, euskarazko hedabideetako langileen familiak egoera ekonomiko oso prekarioan utzi ditu. Euskaraz ikasi nahi duten herritarrak egon badaude, bideoko protagonistek agertzen diguten moduan, baina laguntzarik ez dago hauentzat eta duten nahi eta eskubide hori oztopatzen ari da Nafarroako Gobernua inolako gupidarik gabe. Dagoen eskaera ezin erantzun ere utzi ditu euskaltegiak zenbait lekutan.

Horrelako egoerak bizi dituzten pertsonen kontakizunen bitartez egoera ezagutzera ematen du gaur aurkezten dugun “11 egun oztopo guztien gainetik” dokumentalak. Baina, ez da hori bakarrik ikus daitekeena. Euskalgintza, herritarren lanari eta borondate irmoari esker aurrera egiten ari da, oztopo guztien gainetik.

IKUSI DOKUMENTALA: 11 Egun oztopo guztien gainetik

Erantzun

Sartu