Jabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun batetik bestera"
Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da. Euskarak Orion bizi duen egoeraz galdetu diogu euskararen nazioarteko egunean. "Esango nuke euskara nahiko osasuntsu dagoela Orion eta alor askotan aurrerapen handia egin duela (gazteen erabilera eredugarria da, adibidez; eta alor formalean asko aurreratu dugu: irakaskuntzan, administrazioan, komunikabideetan…); hala ere, horrekin batera, esan behar da baditugula kezkatzeko motiboak ere, batez ere ikusita zenbateraino normaldu zaigun gaztelaniaren erabilera lehen ia guztiz euskararenak ziren esparru intimoenetan: lagunartean eta familian. Aurten, esaterako, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen artean egin dugun galdetegiaren bidez ikasi dugu, haur horien etxeetan, beren artean euskaraz egiten duten gurasoak %40 baizik ez direla eta %55ek gaztelaniaz egiten dutela. Hori bada zerbaiten sintoma."
Txioak (14)
-
Karkara @karkaracomJabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun batetik bestera" karkara.com//orio/14176328…kidon @kidon99@karkaracom Elkarrizketan ederki esaten duen bezela, euskeraren gainbehera iada aspalditik hasita dago.
-
Jabier Zabaleta @ja2erKarkarako lagunek elkarrizketa egin didate webgunean Euskararen eguna aitzaki karkara.eus/orio/141763284… @karkaracom
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. «Euskararen aldeko mezuak zirimiriaren estrategiarekin, pixkana-pixkana, jendea zipriztindu, busti, blaitu…» 1)karkara.eus/orio/141763284… .
-
Sustatu Albisteak @SustatuJabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun bat... via @karkaracom | karkara.eus/orio/141763284… | sustatu.eus/1417686084014
-
Soziolinguistika @slklusterraJabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun batetik bestera" via sustatu.eus/1417686084014 | karkara.eus/orio/141763284…
Erantzunak kargatzen...