Teknologia albisteak

GipuzkoAPPs lehiaketan hiru aplikazio mugikor saritu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
GFA, Berrikuntza saila
2014-11-28 : 15:48
'Tabernatan musika aukeratzeko' APP bat (Beat and Chat), 'Baratzak edo plantazioak ureztatzeko' beste bat (Aquadaia) eta 'Galdeketa jolas' bat (Tribual) izan dira aurtengo aplikazio sarituak GipuzkoAPPs, Aldundiak antolatzen duen lehiaketako irabazleak.
Galileo Masters eta GipuzkoAPPs lehiaketen sari banaketa egin da gaur Aldundiko jargi aretoan. Hiru kategorietako irabazleak hauek izan dira:

Negozio eredua duen APP onena:

  • Irabazlea: UKABI, S.L. Beat and Chat
  • Finalista: ISURKI, S.L. Mugimark

Eragin sozial handiena izan dezakeen APP-a:

  • Irabazlea: DAIA INTELLIGENT SOLUTIONS Aquadaia
  • Finalista: AKTING INGENIARITZA Donostiarron Postontzia

APP originalena:

  • Irabazlea: CODESYNTAX Tribual
  • Finalista: IÑAKI LÓPEZ HERRERO Doctor Shapes

Martin Garitano diputatu nagusiak, Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak eta Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak eman dituzte sariak.

Mugikorretarako aplikazio berriak saritzen ditu Aldundiak antolatzen duen lehiaketa da; Informazio Gizarteko zuzendaritzak deitutako GipuzkoAPPs bigarren edizioan, smartphone eta mugikorretarako  20 aplikazio aurkeztu dira.

Ekitaldian, gainera, Galileo Masters – European Satellite Navigation Competition ESNC 2014saria irabazi duen Haritz Galdosi diploma eman zaio.

Diputatu nagusiak ekitaldian azpimarratu du: "Plazer bat da horrelako jendeari harrera egitea. Zuek ezagutza duzue, eta adorea duzue ezagutza hori eraldatu eta ideia bihurtzeko. Gipuzkoak, zuek bezalako jendea behar du: jende gaitua, eta prest dagoena ekintzailea izateko.  Lurralde txikia gara eremuz, baina badugu abantaila bat; alegia, gure gazteek heziketa maila altua dutela. Egia da, krisiaren eraginez, gure gazte gaitu horietako askok kanpora joan beh arra daukatela. Giza hondamendi bat da, eta, gainera, hainbat baliabide beste batzuen eskuetan jartzen ari gara. Foru Aldundian, egoera hori ekiditeko ahaleginak egiten ari gara, gure ahalbideen neurrian betiere, oso ahalbide mugatuak izan arren. Horregatik erabiltzen dugu geure aurrekontuaren puska handi bat –4 milioi euro– ekintzailetzaren alde. Izan ere, guk nahi duguna da hemen sortzen diren ideiak hemen garatzea".

Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatuak esan du "produktu berriak behar ditugu, eta merkatu berriak. Gipuzkoako IKTen sektorea erronka horiei aurre egiteko moduan dago. Baditugu pertsona gaituak: zuek zarete horren froga. Gaur pozik aterako naiz Foru Aldunditik, badakidalako gure etorkizuna esku onetan dagoela".

Lore Martinez Axpe Informazio Gizarteko zuzendariak eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei "animatu nahi zaituztet jarrai dezazuen, garrantzi handia duen sektore aplikazioen sektorea garatzen. Badakizue laguntzeko prest gauzkazuela, eta zuen esanetara gaudela, ezer behar baduzue ere" esan du.

Aplikazioak ikusteko, hemen.

Jatorrizko albistea: GFA, Berrikuntza saila.

Erantzun

Sartu