EHEk geroari so egiteko baliatu du 35. urteurrena
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 35 urte bete zituen atzo. Hori probestuz mahai ingurua egin zuten Durangon; eragile euskaltzalearen sortze agiria sinatu zen herrian, hain zuzen. Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak moderatuta, euskararen normalizazio prozesuaren geroaz hausnartu dute Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbao, UEMAko lehendakari Maren Belastegi eta euskal kulturgintzaren alorreko Gotzon Barandiaranek. Hainbat lagun hurbildu dira kulturgunera, EHEko kide zein kide ohi ugari tartean. Barandiaranek bikain laburtu duen eran, “hitzen gudan su etenik ezin da eman”. Euskal Herri euskalduna lortu arte ez da EHEren sua itzaliko. Denon artean, lortuko dugu!
Txioak (22)
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEHEk geroari so egiteko baliatu du 35. urteurrena: euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… #EHE35 pic.twitter.com/IuZYcBhcWa
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEskerrik asko mahai inguruan parte hartu duzuen guztioi! euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… #EHE35 @petxarroman @paulbilbao @gotzonbarandi #Maren
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEuskalHerri euskalduna lortu arte ez da EHEren sua itzaliko! euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… Denon artean lortuko dugu! #EHE35 pic.twitter.com/Ie4PDwM9pN
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEuskal Herri euskalduna lortzeko zenbait errezeta plazaratu zituzten atzoko mahai inguruan: euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… #EHE35
-
Sustatu Albisteak @SustatuEHEk geroari so egiteko baliatu du 35. urteurrena via @E_H_E | euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… | sustatu.eus/1415139896797
-
Karrikiri elkartea @KarrikiriRT @Sustatu: EHEk geroari so egiteko baliatu du 35. urteurrena via @E_H_E | euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… | sustatu.eus/1415139896797
-
Beasaingo EHE @ehebeasainAtzo Durangon @E_H_E-ren 35. urteurrena dela eta egindako mahai-inguruaren laburpenaren esteka euskalherrianeuskaraz.eus/orokorra/1590/… #EHE35 #euskarazbizi
Erantzunak kargatzen...