Lidleko jogurtak eta Mercadonako kremak bikainak dira
Mercadona ireki dute jadanik Armentian, hasi dira dagoeneko Olarizuko dendan salgaiak sartzen, eta orain edertasun kremak dira erosi beharreko Eldorado berria. Atzera erokeriak jota dabiltza gasteiztar asko, eta Mercadona da egon behar den tokia, lehen derrigorrezkoa zen bezala Lidlen jogurtak erostea. (...) Ez dakit zenbat lanpostu sortuko omen ditu Mercadonak. Hori izango da auzi honen guztiaren gezur handiena. Banaketako edozein kate handi hiri batean ezartzeak lanpostuak suntsitzen ditu merkataritzan. (...) Ekoizleak porrotera eramatetik bizi da Mercadona. Txinatarrek lan egiteko duten modua nahi du Mercadonaren jabeak. Eta... ze arraio! Mercadona ez dut gustuko haren jabea Espainiako usteltze orokorraren baitako piezetako bat delako, PP diru beltzez erosten duenetako bat delako. Bai, aitortzen dut nire kasuan ere, erosketa irizpide objektiboez gain -merkataritza lokala, gertuko produktuak, inguruko ekoizleenak, ekologikoak ahal bada...-, ezinikusiek ere gidatzen dituztela nire aukerak.
Txioak (21)
-
hirinet @hirinet[IRITZIA]' Lidleko jogurtak eta Mercadonako kremak bikainak dira', Asier Sarasuaren artikulua @asiersar hirinet.net/iritzia/asier-…
-
Eneko Bidegain @enekobidegainMercadonaren inguruko gezurrak zerrendatuz, artikulu zorrotza egin du @asarasua-k ow.ly/DaliAAsier Sarasua @asarasua.@enekobidegain Nik ez. "Beste" Asier Sarasuak baizik @asiersar. Zorrotz, bai, beti bezala ;-)Eneko Bidegain @enekobidegain@asarasua Barkatu. Egia da argazkia ikustean pentsatu dudala: ui, zenbat aldatu zaren!Asier Sarasua @asarasuaFYI: "Ni ez naiz Asier Sarasua Garmendia": bit.ly/1oz1tLM ;-) cc/ @enekobidegain @EvaAranguren1 @aazpilikueta @JabiArtsuaga
-
Eneko Bidegain @enekobidegainMercadonaren inguruko gezurrak zerrendatuz, artikulu zorrotza egin du @asiersar-ek ow.ly/DaliA
-
Itsaso Zubiria @itsasozubiriaHerriko betiko dendariak zer ote daki ba kremen kalitateaz? Modatik pasata daude horiek! hirinet.net/iritzia/asier-…
-
Iban Arantzabal @iarantzabalÑo! RT @enekobidegain: Mercadonaren inguruko gezurrak zerrendatuz, artikulu zorrotza egin du @asiersar-ek flip.it/uQMtV
-
Xabier Mendiguren @xme64Mercadona gure artean zabaltzen ari dela eta hirinet.net/iritzia/asier-…
Erantzunak kargatzen...