Euskarazko 22 liburu hurrengo asterako kentzeko agindu du Iribasek
Ikastetxeetara gutun bat bidali du aginduarekin. Nafar Gobernuaren sorgin ehizak aurrera darrai. Zerrenda bat prestatu du Hezkuntza Departamentuak "legea betetzen ez duten" 22 liburuekin. Euskarazkoak dira liburu guztiak, Euskara eta Literatura ikasgaikoak. Honako argitaletxe hauei eragiten die debekuak: Edebe, Erein, Ikaselkar, Anaya, Ibaizabal-Edelvives eta Santillana. Gutunarekin batera, zerrenda hori bera igorri du eskoletara Jose Iribasen kontseilaritzak. Zuzendariei agindu die begiratzeko lista hori, eta baieztatzeko eskolan erabiltzen dituzten liburuen artean ba ote dagoen zerrendan azaltzen denik. Horrela bada, ikuskaritzari jakinarazteko agindu diete zuzendariei, "ikastetxeak arau haustea zuzentzeko hartuko dituen neurriekin batera".Urriaren 17an, datorren asteko ostiralean, jarri dute epea.
Txioak (15)
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEuskarazko 22 liburu hurrengo asterako kentzeko agindu du Iribasek: euskalherrianeuskaraz.eus/irakaskuntza/1… #GukEskolaEuskalduna pic.twitter.com/AZ8hnWTsb8ana aranbarri @anabarri72@E_H_E @JabiArtsuaga Franco perpistuda,¿Zer geiago ikusi bearko?..
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_ENafarroako Gobernuaren sorgin ehizak aurrera darrai: euskalherrianeuskaraz.eus/irakaskuntza/1… #GukEskolaEuskalduna pic.twitter.com/iqAwDJVGvA
-
EuskalHerrianEuskarz @E_H_EEuskarazko 22 liburu hurrengo asterako kentzeko agindu du Iribasek: euskalherrianeuskaraz.eus/irakaskuntza/1… #INKISIZIOA #GukEskolaEuskalduna
Erantzunak kargatzen...