"Amonaren zoriontasuna", Espe Etxeberria, 87 urterekin, Jaizkibelekin lehenengoz desfilatzen
2014-09-08 16:37
Orain 65 bat urte kantinera bezala atera zenean, zeinek esango zion Espe Etxeberriari ez zela hura izango Alardean parte hartuko zuen aldi bakarra. Gaur, 87 urterekin desfilatu du berriro, leku pribilejiatuan gainera, Jaizkibel konpainiako kantinera Malen Alkain bilobaren eskuinean. Alkainen ezkerrean izeba, Etxeberriaren alaba, hau ere kantinera izandakoa. Hunkituta egin du Guadalupeko ibilbidea Espe Etxeberriak. “Bilobak, alabak eta kapitanak eskatu zidaten, hirurek, nola esango nien ezetz”, esan du eta “emakumearen eskubideen borrokan garaipena” dela gaineratu du desfilearen amaieran.
Txioak (36)
-
Aritz Galarraga @aritzgalarragaEz dakit teorizazio handirik behar duen alardearen aferak honen aurrean: oarsobidasoa.hitza.info/2014/09/08/amo…Idoia Santamaría @idoiasantamaria@aritzgalarraga Alkain-Etxeberriatarrak pasta berezikoak dira. Argazkiko alaba ezagutzen dut nik, Ixabel Alkain. Lan itzela egin du urtetan!
-
Idoia Santamaría @idoiasantamaria«Amonaren zoriontasuna». Edo Alkain-Etxeberriatarren duintasuna: bit.ly/1BmNtbK @aritzgalarraga-ren bidez #alardearenSemeAlabak
-
Xabier Mendiguren @xme64Hondarribiari maitasunez begiratzeko: Espe Etxeberria, 87 urterekin, Jaizkibelekin lehenengoz desfilatzen oarsobidasoa.hitza.info/2014/09/08/amo…
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Amonaren zoriontasuna", Espe Etxeberria, 87 urterekin, Jaizkib... via @aritzgalarraga | oarsobidasoa.hitza.info/2014/09/08/amo… | sustatu.eus/1410183449181
Erantzunak kargatzen...