Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jaizkibelen seme-alabak

berria.eus
2014-09-07 14:28

Nerabeak dira, bidean hasiak; umetatik irteten dira Jaizkibel konpainian, eta berriro ere badoaz bihar. Plastiko beltzaren atzean, lagunak dituzte: "Ez da ulertzen erraza". "Kuadrilla erdia daukat alde; beste erdia, kontra". Amaiur Calbete (1998, Donibane Lohizune) mintzo da. Alardean andreak soldadu gisara irteteari buruz ari da; bera Hondarribian hazia da, eta aita Jaizkibel konpainiako kidea zuenez, umetatik irteten da, soldadu azken urteotan. Baina hurbileko adiskide zenbaiten mespretxua dakarkio horrek. Gertuko lagunak ditu —adineko neska gazteak, 15-16 urte dituzte— guztiz arbuiatzen dutenak bere hautua. Ez zaie gustatzen? «Ez, ez, kontra daude». Plastiko beltz bat zabaltzeraino? «Bai, bai eta buila egiteraino».

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu