Sustatu logoa Teknologia albisteak

KaleKantoi Band, Europan kantari

Sustatu
2014-08-18 12:10

Trapp familia bailitzan, hil honen 12an Irizar-Beristain familia Itziartik Alemaniara abiatu zen bi ibilgailutan, aldean zeramatzala bere musika tresnak: trikitixa, panderoa, dultzaina eta biolina. Helburua: Alemania eta Austria ezagutu eta euskal musika jo bisitatutako leku publikoetan. Dagoeneko Kolonia, Berlin eta Nuremberg hirietan izan dira, eta KaleKantoi Band izeneko blogean kontatzen ari dira bizi izandako esperientziak.


Argazkiak.org | KaleKantoi Band 
Musika jotzen ari zirela, euskaldunak hurbildu zaizkie (tartean neska legazpiar bat, 25 urte daramana Berlinen bizitzen) eta baita turistak ere, galdera egiten musika tresnen inguruan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu