Gipuzkoako Foru Aldundiari "gorrotoa sustatzeko kanpaina" leporatu dio Israelgo enbaxadak
2014-08-04 23:03
Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazpen instituzionala onartu zuen uztailean Israel Gazan egiten ari den erasoa salatzeko. Abuztuan, Israelgo Enbaxadak “errealitate distortsionatua” izatea eta “islaeldarren kontrako gorrotoa sustatzeko kanpaina” bati men egin izana leporatu dio Aldundiari (nonbait gutunez jaso dute Aldundian kexu hori, baina dokumentu hori osorik ez dugu aurkitu inon). Israelgo Enbaxadaren erantzuna jaso ostean, "Foru Aldundiak bat egiten du Espainiako eta Europako gobernuei Israelen dituzten ordezkaritza diplomatikoak erretiratzeko egin zaien eskaerarekin, Gazako biztanleen aurkako erasoek dirauten bitartean."
Txioak (27)
-
Aimar Etxeberria @aimar_etxeIsraelgo Enbaxadari erantzun eta honen jarrera "onartezina" dela dio Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOf…
-
Euskal Herria Bildu @ehbilduIsraelgo Enbaxadaren jarrera onartezina dela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak bit.ly/1tOYelS pic.twitter.com/4i2Os8YsQi
-
Sustatu Albisteak @SustatuGipuzkoako Foru Aldundiari "gorrotoa sustatzeko kanpaina" lepor... via @aimar_etxe | gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOf… | sustatu.eus/1407182586764
-
Alternatiba Gipuzkoa @AlternatibaGipIsraelgo Enbaxadaren jarrera onartezina dela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak ht.ly/zXRh1 #PalestinaAskatu
Erantzunak kargatzen...