EHUren udak ikastaroetan eskaintzaren %16,21a bakarrik euskaraz
2014-07-12 01:56
UEMAK kezka agertu du EHUk antolatutako udako ikastaroetan eskaintza osoaren %16,21a bakarrik izango delako euskaraz. Maiatzean egin zion UEMAk EHUri udako ikastaroetan euskarazko eskaintza igotzeko eskaria. Udalerri euskaldunetako biztanleek hainbat zerbitzu herriz kanpo jaso behar izaten dituzte, unibertsitatea da zerbitzu horietako bat, eta horrek arnasguneetako herritarrengan eragin zuzena du. UEMAren arabera "arnasguneak indartze bidean oztopoa da EHUren udako eskaintza". EHUk emandako erantzunean aipatu du euskarazko ikastaroen eskaintza handitzeko lanean jarraituko dutela.
Txioak (16)
-
UEMA @uema_orgUEMAK kezka agertu du EHUk antolatutako udako ikastaroetan eskaintza osoaren %16,21a bakarrik izango delako euskaraz. uema.org/2014/07/11/uem…Nerea Kamio @kamio_nere@uema_org hiru egunkari aukeran egunero, dohain eta hiruak erdaraz @UPVeranoEHUdaniñaki peña @PatxiLurra@uema_org Hizlari moduan parte hartu behar neban EHUko ikastaroa berton behera gelditu zan ikasle faltagaitik. Hori be errealitate bat da.Ricardo Gómez López @FiloBlogia@PatxiLurra Baina, oker ez banago, ikasle kopuru berdina eskatzen zaio euskarazko ikastaro bati eta erdarazko bati. Bidezkoa da? @uema_org
-
Sustatu Albisteak @SustatuEHUren udak ikastaroetan eskaintzaren %16,21a bakarrik euskaraz via @uema_org | uema.org/2014/07/11/uem… | sustatu.eus/1405117060868
Erantzunak kargatzen...