Teknologia albisteak

Uda honetan, Mintzanet

Erabiltzailearen aurpegia
Mintzanet
2014-07-09 : 09:03
Uda iritsi da. Aisiarako denbora gehiago dugun sasoi honetan proposamen bat luzatu nahi dizu Mintzanetek: egin zaitez bidelagun.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz nahi adina aldiz hitz egiteko aukera dute www.mintzanet.net webgunearen bidez. Egitasmoa guztiz doakoa da eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskaraz dakien eta hainbat arrazoi tarteko euskaraz egiteko aukera ez duen orori mintzapraktika egiteko aukera ematen dion euskalduna da, eta, bidelaria, berriz, euskara hobetu nahi duena.

Udako kanpaina honen bidez, ‘Uda honetan, Mintzanet’, bidelagunak lortu nahi ditugu, bidelariei euskara praktikatzeko aukera eman ahal izateko.

Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei zein Euskal Herrian bertan daudenei euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu. Hori bai, normala den bezala, elkarren arteko komunikazio bermatzeko gutxieneko euskara maila izatea lehenesten da.

Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz aparte, bestelako ondorio positiboak ere baditu Mintzanetek: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan ditzaketen arazo fisikoak edo denbora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldun kopurua handitzea.

Izen-ematea: www.mintzanet.net –en

Informazio gehiago: Cristina Tapia, proiektuaren koordinatzailea (cristina@mintzanet.net)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago