Teknologia albisteak

Mark Kurlansky idazle amerikarrak "Euskaldunak eta itsasoa" hitzaldia eskainiko du Pasaian uztailaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia
Donostia 2016
2014-07-02 : 10:29

Mark Kurlansky idazle eta kazetari amerikarra (Twitterren @codlansky) Euskal Herrian da egunotan eta hitzaldia emango du Ondartxon (mapa), Pasai San Pedron, uztailaren 3an, 19.00etan. Nazioarteko ospea duen idazlea gure artean ezaguna da best seller bilakatu zen “The Basque History of the World” (1999) bere lanagatik. Ostegunean, “Basques and the sea / “Euskaldunak eta itsasoa” hitzaldia emango du. Ingelesez izango da, eta aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara eta euskarara.

Kurlanskyren hitzaldia izango da San Juan Baleontziaren proiektuaren testuinguruan.

Mark Kurlansky nazioartean “best-seller” bihurtu zen eta hainbat hizkuntzatara itzuli duten Euskal Herriko historiari buruzko liburu baten egilea da, “The Basque History of the World” (1999) izeneko lanarena, alegia. Zentzu horretan, Kurlansky euskal itsas kulturaren hedatzaile ospetsu bat denez, Ondartxora egingo duen bisitak helburu bikoitza izango du: alde batetik, nazioarteko ikusleak bereganatu dituen euskaldunon baleontzi- eta arrantza-tradizioaren ikuspegiaz hitz egingo die bertaratzen direnei; bestetik, lehen urratsa izango da San Juan baleontziaren eraikuntza aberastu eta testuingurua emateko antolatuko diren kultur jardueren garapenean. 

Mark Kurlanskyk eskainiko duen “Euskaldunak eta itsasoa” hitzaldia Donostia 2016k antolatu du Etxepare Institutuaren laguntzarekin, eta datorren ostegunean egingo da 19:00etan Ondartxon (Ondartxoko Pasealekua 1.a, behea, 20110 Pasaia-San Pedro). Sarrera librea izango da euskal kulturan itsas historiak izan duen garrantziari eta euskaldunok itsasoarekin izan dugun harremanari buruz gehiago jakin nahi duten guztientzat. Hitzaldia ingelesez emango da, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskara eta gaztelerara. Horrez gain, bertaratzen direnek idazlearekin hitz egiteko aukera izango dute, amaitzen duenean irekiko den galdera-erantzunetarako txandan. 

Jatorrizkoa: Donostia 2016; hango baldintzei esker hona kopiatua.

Erantzun

Sartu