Teknologia albisteak

Gasteizko igerilekuetan beloa debekatua dagoela gogoratzeko, debekatuak dauden bertako argazki pribatuak zabaldu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Gasteizen.com, cc-by-sa
2014-06-10 : 09:38
Beloa jantzita zeraman emakume bat uretara sartu zen Gasteizko Gamarrako igerilekuetan igandean. Horrek polemika eragin zuen eta Udalak polemika baretu ordez sustatu egin zuen argazkia zabalduz. (Gasteizen.com albistegiak zabaldua, haren cc-by-sa lizentziari esker hona ekarria)
Legea guztientzat berdina” dela esan zuen Javier Maroto Gasteizko alkateak eta beloa jantzita bainatzen direnak uretatik ateratzeko agindua eman duela gehitu zuen:
Si a alguien no le gustan las normas de las piscinas públicas de Vitoria, es muy sencillo, que no venga.

Gasteizko Udaleko Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudia

Gasteizko Udalak berak egindako araudiaren arabera “guztiz debekatuta” dago udal igerilekuetan “argazki zein bideo kamerak erabiltzea“, eta “espazio komunetan irudi pribatuak hartu ahalko” direla gehitzen dute, “baldin eta irudietan ageri diren pertsonek ez dutela horrelakorik nahi adierazten ez badute”.

Udalak ordea Gamarran ateratako argazkia zabaldu zuen atzo. Hainbat hedabidek atzo erakutsitako irudian emakume bat ikusten da Gamarran bainatzen, beloa jantzita duela. Irudian jende gehiago ere ikusten da, tartean hainbat adin txikiko.

Jatorrizkoa: Gasteizen.com, cc-by-sa lizentzia.

(Iker Armentia kazetariak jakinarazi duenez, Udalak zabaldu duen argazkia "Whatsappetik hartua" da.)

Erantzun

Sartu