Teknologia albisteak

Letrak eta Futbola, topaketa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2014-05-30 : 09:39
Datorren astean, ekainaren 2tik 6ra, Letrak eta Futbola topaketak izango dira Bilbon. Ekitaldi nagusiak izango dira BBK aretoan eta Foru Liburutegian, baina komiki tailer eta erakusketak ere bai Rekalde aretoan. Athletic Fundazioak antolatzen du.
Jarraian agertzen diren ekitaldietan plaza mugatuak dira, eta izena emateko helbide honetara idatzi: fundazioa 'a bildua' athletic-club.net. Bereziki, izena eman haurrentzako diren BertsolHaritza! ekitaldirako eta Komiki tailerrerako.

Ekainak 2

18.00etan, Foru Liburutegian. David Trueba. Gaztelaniaz. David Trueba irekurleekin mintzatuko da “Saber perder”-i buruz eta futbolak bere lanean duen eraginari buruz.

20.00etan BBK Aretoan. David Trueba / Amets Arzallus / Coque Malla / Zuhaitz Gurrutxaga; Naxari Altunak moderatuta. Euskaraz eta gaztelaniaz, aldibereko itzulpenarekin.

Futbolaren (eta oro har kirolaren) eta sormenaren arteko harremanari buruz eztabaidatuko da. Sormen bera al da jokoan erabiltzen dena eta gainerako diziplinetan erabiltzen dena?

Ekainak 3

18.00etan, Foru Liburutegian. Futbolari buruzko Ipuin eta olerkien irakurketa-taldea. Sei ipuin/liburu prestatu dira topaketarako, hiru euskaraz, hiru gaztelaniaz.

20.00etan BBK Aretoan. Ander Izagirre / Martin Caparrós / Enric González; Moderatzailea: Emilio Sanchez-Mediavilla. Gaztelaniaz.

Futbola erreportajeetarako gisa aztertuko da, erreportajeetako kazetariaren ikuspegitik. Zein dira ohiko ikuspegiak? Futbolari dagokionez ikerketa kazetaritza existitzen al da?

Ekainak 4

18.00etan, Foru Liburutegian. Ander Izagirre sormenari eta erreportajeen irakurketari buruz mintzatuko da, “Escribir caminando” izenburupean. Gaztelaniaz.

20.00etan BBK Aretoan. “Futbola eta komikia”. Oscar Nebreda / Santiago Garcia / Antoni Guiral / Manel Fontdevila; Moderatzailea: Jon Spinaro. Gaztelaniaz.

Futbola eta komikiaren arteko problematika eztabaidatuko da, historian gutxitan elkartu baitira. Galdera honi erantzuten saiatuko gara, harremana emankorra izan den kasuak bilatuz.

Ekainak 5

18.00etan, Foru Liburutegian. Ignacio Martinez de Pisón futbolak bere lanean izan duen eraginari buruz eta “El fin de los buenos tiempos” eleberriari buruz hitz egingo du. Gaztelaniaz.

18:00etan, Alondegiko BBK Mediatekan.Euskaraz, futbolari buruzko ipuin kontalaria, bertsolaritza uneekin. BertsolHaritza!
5 eta 11 urte arteko haurrentzat, izen ematea Alhondigaren Info Puntuan ekainaren 4a arte.

20.00etan BBK Aretoan. “Futbola eta literatura”. Eduardo Mendoza / Santiago Roncagliolo / Eduardo Sacheri / Ignacio Martinez de Pisón; Moderatzailea: Pablo Martínez Zarracina. Gaztelaniaz.

Futbola-literatura harremanaren gaur egungo egoerari buruz eztabaidatuko da, urtetan kontraesankorra zirudien harremana nola normalizatu den. Gaur egungo egoera aztertuko da, nolabaiteko “boom” a izan du argitaletxeetan, nahiz eta gehiago eragiten dion saiakerari literatura sormenari baino.

Ekainak 6

18.00etan, Foru Liburutegian. Andoni Egaña futbolari, literaturari, bertsolaritzari eta “Ez zait futbola gustatzen, eta zer?” bere lanari buruz. Euskaraz.

20.00etan BBK Aretoan. Rap-a, Bertsoak eta futbola. Eleanitza. Hasha / Kloy / Reiro / Shintoma / Sustrai Colina / Odei Barroso / Miren Amuriza / Aitor Sarriegi / DJ Zeus

Beste batzuk / Komikia

Horrez gain, ekainaren 15a arte erakusketa egono da Rekalde Aretoan: Futbola eta otartekoak. Komikia eta futbolaren arteko harremanera hurbilketa, hainbat egileren (europarrak eta amerikarrak) berrogei lanen bidez.

Eta Komiki tailerrak izango dira, Rekalde aretoan, ekainaren 3 eta 4, 17.00etan, euskaraz, Pernan Goñirekin, 8 eta 13 urte arteko haurrentzat. Izen ematea mugatu da eta hemendik egin daiteke.

Informazio gehiago: Letrak eta Futbola.

Erantzun

Sartu