Gaurko hitza: Ahal izan
2014-05-26 19:10
ahal izan da/du ad. Zerbait gertatzeko edo egiteko ezintasunik, eragozpenik edo debekurik ez izan ( beste aditz baten ondoan nahiz bakarrik). Joan ahal naiz. Egin ahal dut. Etortzen ahal da. Ez du egiten ahal. Desira ahal dezake. Ahal badu, ekarriko du. * AHALA(K). Aditzaren erroari dagokiola, "ahal d(ir)en zera guztia(k)" adierazteko.
Txioak (18)
-
Maite Goñi Eizmendi @euskaljakintza#gaurkohitza 'ahal izan' da: "Errealitatea aldatu ahal izateko, begi bistan dugun panoramari erreparatu behar diogu" shar.es/Vec5n
-
algarabila @algarabila@euskaljakintza @ainhoaeus : batzuen "ahal dugu" modura?Maite Goñi Eizmendi @euskaljakintza@algarabila Bai, antzeko zerbait... :) @ainhoaeusainhoa @ainhoaeusalgarabila @algarabila@ainhoaeus @euskaljakintza : horrenbeste erabiltzen den 1 pertsonaren pluralarena?ainhoa @ainhoaeus@algarabila @euskaljakintza horixe, jakin nahi nuke zein den "gu" eta zein den "besteak" ;-)algarabila @algarabila@ainhoaeus @euskaljakintza : "besteak" hasten da "gu" bukatzen tokian.ainhoa @ainhoaeus@algarabila @euskaljakintza oso erantzun diplomatikoa ;-)algarabila @algarabila@ainhoaeus @euskaljakintza : zuri usten zaitut erantzun filosofikoa..ainhoa @ainhoaeus@algarabila @euskaljakintza jajaja nik argi daukat zein den podemos-en "gu" hori ;-)algarabila @algarabila@ainhoaeus @euskaljakintza : orduan ez dut alperrikako lanik hartuko.
-
Goizalde Landabaso E @GoizaldeL@euskaljakintza Hau... hitz 2 dira, ez? Matxinada txikia eguneroko martxan!?Maite Goñi Eizmendi @euskaljakintza@GoizaldeL Hitz elkartua da (hitz bakoitzak bere aldetik esanahia du eta biek batera, beste bat), 'hitz egin' bezalaxe... :))
-
Jozulin @jozulinEne ama! #gaurkohitza BI HITZ dira gaur! Zer izango ote da hurrengoa, eh? Jesusmariatajose! euskaljakintza.com/gaurkohitza/ah…
-
Sustatu Albisteak @Sustatu
Erantzunak kargatzen...