Teknologia albisteak
14

Jakin: "Askoz ere dinamikoagoak eta biziagoak izatea nahi dugu, eta hori webgunean egin daiteke"

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-16 : 10:05

Jakin aldizkariak zuzendaria (Lorea Agirre) eta zuzendaritza berria aurkeztu zuen atzo. Orain arteko lemazainak, Joan Mari Torrealdaik, talde horretan jarraitzen du, baina gidaritza pasatu die jada gaztegoei. Atzo elkarrizketa egin zioten Berrian Torrealdairi, eta bertan Jakin Interneten indartuko dela zioen: "Guk talde bizi bat egitea bilatzen dugu; arazoetan modu bizi, jarraitu eta aktualizatu batean sartzen den aldizkari bat izatea, eta, beraz, eztabaidak sortu eta antolatu, erantzunak jasoz, osatu… Askoz ere dinamikoagoak eta biziagoak izatea nahi dugu, eta hori webgunean egin daiteke, digitalean, baina paperean ez. Beste presentzia batzuk lortuko ditugu, eta papera bera ere beste modu batean zabalduko dugu."

Guztia irakurri (beta.berria.info) »»

Txioak (14)

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago