Teknologia albisteak

‘Udalean ere euskaraz’ kanpainaren baitan, ekitaldietarako zozketak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Donostiako Udala
2014-05-05 : 14:36
Donostiako Udalak #udaleanereeuskaraz kanpainaren bigarren txanpari ekingo dio gaur. Horren baitan, beste hainbat ekimenen artean, bi zozketa jarriko ditu martxan sare sozialetan. Irabazleek bina bono irabaziko dituzte, urtebeterako, Donostia Kulturak antolatzen dituen euskarazko emanaldietarako.

Nola parte hartu:

Facebooken: Donostia GAURek bere orrira bideo bat igo du, eta jarraitzaileek elkarbanatu egin beharko dute.

Twitterren: Parte hartzen dutenek, argazki bat igo beharko dute eta #ereeuskaraz traola erabili.

Bi aste inguru iraungo dugu kanpainak, eta zuen laguntza behar dugu, ahalik eta gehien zabaldu eta ahalik eta jende gehienak parte hartzeko.

Informazio gehiago: Donostia Gaur.

Erantzun

Sartu