Amaitu da hau, txalo zaparradarekin. Eskerrik asko Maria Colera (@mariacolera) interpretariari katalanetik euskarara bikain egin duelako aldibereko itzulpena.
Martxelo Otamendiren galdera, errealismoz, galdeketa ezinezkoa izango dela onar dezatela mahaikideek, eta orduan ea zer datorren, zer nolako hauteskundeak noiz... Baina, ez, ez dira erantzunean sartu hizlariak.
Bueno, norbait animatu da galdera batekin. Ea Europako hauteskundeetan nola joan daitekeen CIU EAJrekin, ERC bere kasa, eta CUP linboan edo...
Alfonso Guerrak Barakaldon esan zituenak gogoratu ditu Cardusek: "Nos los cepillamos" Hau bideoa https://twitter.com/search?q=%23norabidea&src…">#norabidea https://twitter.com/berria">@berria http://t.co/0rKDTcIfn0">http://t.co/0rKDTcIfn0
— Jon Ordoñez (@jonordoez) https://twitter.com/jonordoez/statuses/4608592302…">April 28, 2014
Salvador Cardus: "Independentziarako bidean, ez dakit katalanek asmatuko ote dugun, baina ziur Espainiak ez digula huts egingo". Mahaiko hiru katalanak komentzituta daude independentzia gauzatu egingo dela Katalunian.
Subiranismoaren kronologia bat egin du Jaume Lopezek, eta herri-kontsultei berebiziko garrantzia eman die,
Aitortza bat Jaume Lopez politologoarena: Europan ez da hain erraza independentziaren ideia saltzea, nazionalismoarekin lotzen da eta ez da ondo hartzen. Hala ere, bozkatzeko ezintasuna azaltzen diezunean, orduan bai, horrekin txunditzen dira.
Orain Jaume Lopez politologoa http://www.upf.edu/dcpis/es/pdi/professorat/jlh.h… Lehen federalista zen (2006 arte). Bere ama hizkuntza, gaztelania; kultura-hizkuntza, katalana. Gauza hauek azaltzea inportantea iruditu zaio nonbait, bere hitzaldia hastean.
Rita Marzoa @marzoar Kataluniako komunikazio talde batzuen jarrerak deskribatzen. Godo taldeak (La Vanguardia) zuzendari aldaketatik, Estatuaren batasuna, subiranismoa gelditu. Zeta taldea (El Periodico de Catalunya), erabakitzeko eskubidearen alde ageri izan dira (orain arte "soziata" ofiziala izan omen da talde hau). Bere taldeari dagokionez, CCRTV iratti-telebista publikoari dagokionez, gehiengoaren gogoa islatu behar du talde honek, dio Marzoak: bermatu behar duten oreka da kohesio sozialarena, baina jarrera subiranista batean finko ikusten du bere medioa (Catalunya Radio eta telebista publikoa).
https://twitter.com/search?q=%23norabidea&src…">#norabidea oso interesgarria orain artekoa. Katalanak "estan a años luz" esaten dena
— Nagore Vega (@muxkilla) https://twitter.com/muxkilla/statuses/46084403127…">April 28, 2014
Conselll Assessor delakoak 18 txosten egingo ditu. Orain arte argitaratu diren txostenak hemen (PDFan)
Consell Assessorrak egingo duen 19 txostenetako bat: IKT nola antolatu. Kontrol zentroak non dauden, Internet ez dadin jausi, edo diru-trantsakzio digitalak... (!)
Detaileko txostenak idazten ari dira Consellekoak: trantsizioan nola antolatuko den botere judiziala, segurtasun juridikoa emateko herritar eta enpresei; zerga sistema nola antolatuko den trantsizio garaian... Halako formuletan dabiltza, dio Cardusek.
Plataforma informatiko seguru bat erabiltzen dute Consell Assessorrekoek. Eztabaidak ez daitezen kanpora atera. Bileretan mugikorrak ere kendu egiten dizkiete. Oraingoz ez da filtraziorik egon, dio Salvador Cardusek.
Hasi da https://twitter.com/norabidea">@norabidea-ren aurkezpena https://twitter.com/search?q=%23norabidea&src…">#norabidea http://t.co/5DY009DlsN">pic.twitter.com/5DY009DlsN
— Nagore Vega (@muxkilla) https://twitter.com/muxkilla/statuses/46083824894…">April 28, 2014
Salvador Cardus hasi da. Consell Assessor per a la Transició Nacional delakoan aholkulari gisa aurkeztu dute.
Pello Urzelai, Norabidea proiektuaz: Proiektu ireki eta konpartitua, momentuz 7 eragilerekin. Euskal Herriaren geroaz gogoeta egiteko asmoak batuta. Sustatzaile izan gabe ere, parte hartu daiteke, ekarpenak eginez, edo iruzkinak gehituz webgunean (blog erabilterraz bat da).
Pello Urzelaik Norabidea.info aurkeztuko du lehenik, eta gero Kataluniako hizlariak, katalanez (aldibereko itzulpena jarri digute euskaraz).
Erantzun
Sartu