Etxerat-ek salatu du Zulueta eta Enparantza abokatuak "muturreko" egoera jasaten ari direla
2014-04-24 22:21
Puerto III espetxean dago Arantza Zulueta. “Atxilotu zutenetik hona funtzionarioak besterik ez ditu ikusi. Pertsona gisa suntsitzea da duten helburua”. Enparantza Segoviako espetxean dute, han dagoen euskal preso politiko bakarra da. Emparantzaren bikotekide Maider Alustizak salatu du erabat isolatua dutela: “Funtzionarioak besterik ez ditu ikusten”. Bis familiarretara 3 haur sartzen uzten diote, eta bost seme-alaba dituzte: “Bi hilabetean behin soilik ikusi dezakete aita”, adierazi du Alustizak. Presoen kolektiboaren abokatu zirenean, lan horren kontrako operazio batean atxilotu zituzten biak urtarrilean.
Txioak (29)
-
Berria.info @berriaArantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek espetxean "muturreko" egoera jasaten ari direla salatu du Etxeratek bit.ly/1psOyMp
-
Eusko Ekintza @euskoekintzaZulueta eta Enparantza abokatu presoek muturreko egoera jasaten ari dira Etxeraten arabera. STOP ISOLAMENDUARI! berria.info/albisteak/9123…
-
Iñaki Ibabe @BergaratikZulueta eta Enparantza "muturreko" egoera jasaten ari direla salatu du Etxerat-ek berria.info/albisteak/9123…
-
EPPK bt @bt_eppk#EPPK Zulueta eta Enparantza "muturreko" egoeran direla salatu du @EtxeratElkartea k berria.info/albisteak/9123… @berria pic.twitter.com/40Cx73bD3B
-
Txoldoko @Txoldoko@JeanneAbbadie Hara non dagoen. Orrazkera berria, ez? pic.twitter.com/uo9GVkxD6s berria.info/albisteak/9123…
-
Sustatu Albisteak @SustatuEtxerat-ek salatu du Zulueta eta Enparantza abokatuak "muturrek... via @berria | berria.info/albisteak/9123… | sustatu.com/1398360101447
Erantzunak kargatzen...