Ahotsezko mezua grabatu du
Maite Goñik Tellagami aplikazioan, eta makinak bideoa sortu dio, pertsonaia animatuarekin.
Kaliforniako start-up edo enpresa teknologiko berria da
Tellagami. Animazio bideoak sortzeko balio duen aplikazioa da.
Pertsonaia baten ezaugarri fisiko batzuk aukeratu, fondoak ere aukeratu edo marraztu, eta gero, grabatzen duzun ahotsarekin keinu eta imintzioak egingo ditu irudiko animazioak. Efektuak nahiko ondo ematen du.
Mugikor eta tabletetako aplikazio gisa funtzionatzen du: gailu horietatik sortzen dira animazioak.
Sistemak testu idatzia ere onartzen du, baina kasu horretan, euskarazko ahots-sintesirik ez du, eta ingelesezko mordoilo bat balitz bezala irakurtzen du emaitza makinak, baina egilearen ahotsa imitatuz nonbait.
Erantzun
Sartu