Ertzaintzaren oinarrizko eskalan 120 agente lanpostu betetzeko deialdia zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak hilabete hasieran. Denei ezarri die 1. hizkuntza eskakizuna, baina 60ri baino ez zaie derrigortasun data zehaztu; hau da, erdiek ez dute euskara maila egiaztatu beharko. «Pausoz pauso egin behar dugu aurrera euskararekin», azaldu du Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak.
Ertzain berrien erdiek soilik egiaztatu beharko dute euskara maila
2014-04-13 12:46
Txioak (24)
-
Patxi Saez シ @PatxiSaez. 120 ertzain berrietatik 60k ez dute euskara jakin beharrik izango. 1)paperekoa.berria.info/harian/2014-04… @MAsensioLozano @berria .
-
Mertxe Mugika @MertxeMugikaAspaldiko partez lan eskaintza publikoa martxan eta erdiek egiaztatu beharko dute euskara maila. Zinez ulergaitza!!! paperekoa.berria.info/harian/2014-04…
-
Luistxo Fernandez @luistxoErtzain berrien "erdiek ez dute euskara maila egiaztatu beharko" paperekoa.berria.info/harian/2014-04… eskolara alferrik joan baziren, berdin dio
-
Sustatu Albisteak @SustatuErtzain berrien erdiek soilik egiaztatu beharko dute euskara maila via @PatxiSaez | paperekoa.berria.info/harian/2014-04… | sustatu.com/1397375202260