V. Mapa Soziolinguistikoa
2014-04-08 20:17
Gaur egun, herritarren % 36,4k badaki ongi euskaraz, eta duela 30 urte % 22k bakarrik. Aldi berean, duela 30 urte herritarren 2/3 ziren euskaraz tutik ere ez zekitenak, eta gaur egun % 44 (bakarrik) dira erdaldun hutsak. Alegia, euskaldunen ehunekoak 14,5 puntuko hazkundea izan du 30 urteotan. Eta 20 urtetik beherako herritarrei erreparatzen badiegu, hazkundea ikaragarria izan da. Gaur egun, %70 baino gehiago dira euskaldunak. Duela 30 urte ez zen %20 iristen. Zalantzarik gabe, euskararen ezagutzaren hazkundea, belaunaldi gazteenen artean gertatu da. Honek esan nahi du, hemendik 20 urtera, euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70ak euskalduna izango dela.
Txioak (15)
-
Rober Gutiérrez @robergutierrezV. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena kcy.me/12j8e
-
Markel Olano @markelolano2034ean euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. irekia.euskadi.net/eu/news/18819-…eneko bidegain @enekobidegain@markelolano "Euskal gizartean" kontuan hartu dituzu Nafarroa eta Ipar Euskal Herrikoak?Markel Olano @markelolano@enekobidegain ez, arrazoi duzu. Oharrean dago hutsa ta nik ez dut zuzendu. #meaculpa
-
Markel Olano @markelolano(Zuzendua) 2034ean EAEn 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. irekia.euskadi.net/eu/news/18819-… …
-
Naroa Elortza @naroaelortza@markelolano euskalduna euskal hiztuna balitz... orduan bai datu aparta!
-
Sustatu Albisteak @Sustatu@Irekia Hau bezalako albisteetan, argazkiak kargatzen dituzue, bai irekia.euskadi.net/eu/news/18819-… baina agerraldiko GRAFIKOAK dira inportanteak
-
Sustatu Albisteak @SustatuV. Mapa Soziolinguistikoa via @robergutierrez | irekia.euskadi.net/eu/news/18819-… | sustatu.com/1396970233960
Erantzunak kargatzen...