Teknologia albisteak

Artista-liburuen eta arte koadernaketaren topaketak, Errenterian

Erabiltzailearen aurpegia
Arteliburu21
2014-04-04 : 10:40
Apirilaren 6an amaituko dira Artista Liburuen eta Arte Koadernaketaren Topaketak, Errenterian Udalarekin batera Arteliburu21 elkarte artistiko eta kulturalak Merkatuzar-en antolatutak. Jardunaldiak, ustekabe atseginez beterik egon ziren lehengo asteburuan. Ez bakarrik bere erakusketen kalitatearengatik, baizik eta Liburuaren Arte eta Ofizioak sustatzea helburu duten antolatutako tailerrek sortu zuten jakin-minagatik. Oraingo asteburu honetan, jarraipena tokatzen da.

Tailer hauek ez daude adituei zuzenduta bakarrik, baita, proposatutako gaietan interesatuta dauden oinarrizko ezagutzarik gabeko hasiberriei ere. Hau da beraien bereizgarri nagusienetariko bat. Topaketa hauen jardunaldiek, asteburu honetan izango dute jarraipena.

Gaur, ostirala 4
  • Josan López de Pariza litografiaren eskutik, ostirala, 4, 18.00tan, Litografia. Harri litografiko bitxiaz egindako lanetatik egungo baliabide teknikoetara, aurkeztuz.

Larunbata 5
  • 10.30etan, Testurizazio grafikoa. Denboran izan duen bilakaera... marrazketa-teknikak, materialak, tresnak eta ariketa praktiko oso dinamikoak. Maialen Arocena artistaren eskutik.
  • 12.00tan, Grabatu Kalkografikoa. Plantxak eratzea, tintak, torkulu bidezko grabatua... Estibalitz Alvarez (Txokolarte), grabatzailearen eskutik.
  • 17.00etatn, Argazkia. Sentitzeko modu bat…  Ana Díaz. Argazkilaria.  Acer.c.Arte. 18.30tan, arteliburu21 elkarte artistiko eta kulturalak, Artista-Liburuen eta Arte-Koadernaketen modalitate bakoitzeko lan gailenenak sarituko ditu.
  • 19.00tan, mahai ingurua: Zer egin artista-liburuarekin eta arte-koadernaketarekin?. Cristina de la Fuente, Arteko Galeria; Detritus artista; Estibalitz Álvarez grabatzailea; eta Josan López de Pariza litografoarekin. Artista-Liburuaren eta Arte-Koadernaketaren ezagutza, ikerketa, ekoizpena eta hedapena bultzatzeko ekimenak sortzea da bilera honen helburua.

Igandea 6
  • goizeko 10.00etan, kaligrafia tailerra izango da: Idazkuntza, gizateriaren oroimena. Sormen-kaligrafia jarduerak. Jesús Patón kaligrafoaren eskutik.
  • 12.00tan, Komikia, bederatzigarren artea, istorio hutsa baino gehiago. José Manuel Enrique (Eskuka), marrazkilariaren eskutik.
  • 18.00tan, Topaketei amaiera emanez, Ur gaineko tinten transferentzia -monotipoa- paperean eta beste material batzuetan. Arte, diseinu eta artisautza lanetarako. Haur zein helduentzako tailerrak. arteliburu21eko lantaldearen eskutik: Eluska Kortajarena artista (Arteko Taller), Maialen Arocena artista, Silvia Schaeffer eta Luis Barrios (Lumar).

Liburuaren Arte eta Ofizioen dibulgazio-tailerrak
    
Erakusketak irauten duen egunetan zehar, arteliburu21ek, gaztetxoei zuzendutako tailerrak antolatu ditu ere, haien sormena sustatzeko helburuarekin. Donostiako eta Oarsoaldeko 250 haurrek erakusketak ikustatu eta tailerretan parte hartzeko aukera izan dute.
                                                                                                   
Asteburu honetan, Merkatuzarreko ateak, beraientzako ere irekiak egongo dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.arteliburu21.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago